Praktika politiko berriak aipagai
Segidan, ahoz aipatu ditugun ondorio nagusi batzuk zein gure ustez eztabaida sor dezaketen galdera batzuk zerrendatuko ditugu. Modu honetan aipaturikoaz errezago oroitzea eta gaurkoan helburutzat dugun eztabaidari bultzada bat ematea lortzea espero dugu. Modu berean, propiektu hau aurrera eramatean kontuan hartu nahi izan ditugun zenbait gauza ere gogorarazi nahi ditugu:
- Ez da lan teorikoa, ez dugu kontzeptuen hausnarketan erori nahi.
- Ez dugu moralitatetik hitz egiten, ez dugu iragana mitifikatu nahi.
- Ez da iraganarekiko konparaketa bat: praktika politiko zahar eta berrien artekoa.
- Ez ditugu ikertutako praktika hauek hobetsi edo bultzatu nahi, gure ustez zabaltzen doazen zenbait tendentziaren “argazkia” atera nahi izan dugu.
- Errealitatearen irakurketa hau mugatua da: urte betez eginiko lan bat, talde eta baliabide zehatz batzuekin lorturiko emaitz partzialak dira honakoak.
- Honen helburua eztabaida sortzea da; honen inguruko gogoeta bat bultzatzea.
Ondorioekin hasi aurretik kontzeptu batzuk argituko ditugu gaizki ulertuak sahiesteko asmoarekin.
Kontzeptuak
Praktika politiko berria: Praktika politiko berriaz mintzo garelarik, berria adjetiboarekin ez dugu baloratzen ibili nahi historikiko aipatzen gabiltzan praktikak berriak direnik ala ez. Soilik, gure parte hartze politikoa eredu tradizionalago batean oinarritzen denez, gure esperientzia kontuan izanik berri bezala bizi ditugula. Horrela bada, praktika politiko tradizionalagoetatik urrundu eta gure ustez bestelako moldeei erantzuten dieten praktikez ari gara, historikoki berriak izan ez arren, indar handia hartzen ari direnak eta modu argi batean agertzen doazenak.
Lehen eta orain: “Lehen” aipatzean, orokorrean, praktika politiko tradizionalei egiten diegu erreferentzia. Era berean, denbora ongi definitua egon ez arren, “orain”, modu argi batean aurkitzen ditugun praktika politikoak eta “lehen” aurkitzen ez zirenen arteko momentuak bereizten ditugu.
Aisia: Aisia hitza lana eta ikasketetatik aparte dagoen denbora espazio bezala definitu dugu. (ez du zertan espazio ludiko bat izan beharrik),
Ondorioa nagusiak
Espazioak eta denborak: Kasu hauetan, orokorrean, politika egiteko modua ez da jada espazio eta momentu zehatz batetara mugatzen baizik eta egunerokotasuneko praktiketara zabaltzen da perspektiba lausoago batetik.
Espazio pribatuan, praktika berriak burutzeko guneak garatzen dira ( teknologia berriak) eta espazio publikoan, publikotasunaren aldarripean praktika berriak garatzen dira (grafiti, skate talde antolatuak…). Izan ere, instituzioek espazio publikoa zena pribatu bilakatu nahi izana salatzen da zenbait praktika politikoen bidez.
Diskurtso eta Praktikak: Diskurtso asko ere praktika badirela eta alderantziz, praktika asko diskurtso ere izan daitezkeela onartu arren, “diskurtso-praktika” banaketa aztertutako praktika politikoak dimentsio ezberdinetan aztertu ahal izateko egin dugu.
Horrela, praktika eta diskurtsoen arteko harremanean konbinazio ezberdinak ageri dira (tipo idealak): diskurtso handia praktikarik gabe, praktika diskurtsorik gabe eta bien arteko oreka duena.
Orokorrean ekintza puntualetan ematen den partehartzea handitu egiten dela uste dugu.
Diskurtsoari dagokionez motibazio aldaketa bat ikusi dugu, asetze pertsonalak garrantzia hartuko duelarik
Kolektibotasuna: Hiru elementu nagusi aurkitu ditugu kolektibotasuna aztertzean.
Batetik, talde “tradizionala” deitu izanduguna aurkitu dugu non taldeak berak izango du garrantzia, hau da nukleo nagusia. Parte hartzea modu zurrunago batean ulertzen dute kideek, talde mota finkoagoa izango delarik.
Bestetik, talde eginkizunetan eta hauen kudeaketan partaide bakoitzak izan ditzazkeen behar eta nahiak kontuan hartuko dituen “talde humanoa” (Medeak-eko kidearen hitzetan) topatu dugu. Talde mota hau malguagotzat jotzen dute partaideek.
Azkenik, zenbait taldetan, taldekide kopuru txiki batez osatzen den eta nukleo dinamizatzailea den “talde motorea” ikusi dugu.
Eztabaidarako galderak
Zer iruditu zaizu proiektua? Interesik sortu dizu?
Zure inguruan halako praktika edota talderik ikusten duzu? Zein da zure esperientzia?
zorionak!
Aupa!
aurrekoan aurkezpenean izan nintzen eta bertan nagoela ez nintzenez hitz egiten hausartu hemen doa nire iritzia.
Proiektua oso interesgarria eta beharrezkoa iruditzen zait, hausnarketa sakona da planteatzen duzuena. Hala ere, badira kontu batzuk zalantzak ditudanak. Besteak beste praktika politiko berri eta tradizionalez ari zarete, nire ustez, termino horrek beharrean, praktika rutinizatu eta original hitzak erabiliko nituen esan nahi dena azaltzeko. Zergatik?praktikak beti egon direlako eta egongo direlako naiz garai bakoitzean balore ezberdin bat izan. Ekarpentxoa.
Mila esker egindako lanagatik eta animo hemendik eta aurrerako aurkezpenetan!
BERRIAKO ARTIKULUA
Aupa,
berriako artikulua irakurri eta gero, zalantzak ditut esa ulertu ote dudan proiektua edo ez… izan ere, guztiz bat egiten du egungo gizarteak duen gazteriaren irudi soziologiko, partzial eta estereotipatuarekin.Eta nik ulertu dudanez bahintzat, justu alderantzizkoa da planteatzen dena ez?
BERRIAKO ARTIKULUAZ…
Lasai Enaitz, argi eta garbi esan dezakegu Berrian agertutako artikuluan ez duela Urriak 19an Leioako unibertsitatean esan zenarekin zer ikusirik.
Ikerketa edo gogoeta honen oinarrian egungo jendartearen irudi soziologikoa eta soziala konpartitzen ez dugula da. Hau da, helduak ematen dutela iritzia gutaz eta helduen ikuspegitik.
“Gazteok zer?” gogoetak berriz, gazteok gazte izatea nola sentitu, nola bizi, nola antolatzen garen eta nola kolektibizatzen dugun isladatu nahi dugu. Numero eta ehunekoetatik aldenduz, errepresentitatibitatetik gabeko lehengo pertsonan egindako lana da.
Horrela ba, uler daiteke Berrian agertutako artikuluak ez duela isladatzen inondik inora gure ikerketaren helburu eta ondorioak.
Espero dugu honek zure zalantzak argitu izana.
atzo gernikan egon nintzen.. ez nintzen ausartu berba egiteko ta damatu ein naz,berez holako ekitaldi batera joan nazen lehengo aldixe izen delako, baña asuntura.. oin gaztiOK zer? orain? nire ustetan Euskal Herrian azkenengo eztait 40-50 urteetan egin dan lan politikoa izugarria izen da.. ildo horretatik jarraiteza izengo zan bidea ez?politika planak txarrak izen dira??,, euskal gazteria ez da buzti? ekitaldixek,manifiek,enkarteladiek,hitzaldixek etab? bueno gizpuar bat esan eban moduen “euskal gazteria”,, etorkizunien ni gurot egon euskal gazterian barne ze oin arte batzuk hartu dabe euskal gazteria slogan moduen, ta kritika eraikitzaile moduen diñot dana ee,, etorkizunien,,eztait nola… bueno ideak etorten jataz, burura,, baia primerakoa izengo zan orain zer? galdetzea publiko anintz bati,,, ni atzo juen banintzen datorren urtien “euskal gazteriatik” kanpo gauzen jende geixau juetea lortzea! ta berez badakit azkenien politika politika da ta bakotzak bere politika ein behar daula, baia atara nauen mamia izen zan ei mutilek lanien jarraitubiogu ez zaiteze lokartu,, baia era berean Herri eraikitzeko behar dana danon artean berba eitea da ta normalizaziorako hori erabat funt
tsezkoa da,, ta hori izen bida GAUR danon helmuga! ez da erraza,, inundik inora,, baia urtiek pasetan juengo dire bakotzak oin arte daun politikak jarraituz,, baia danok legitimidadea lortuz,, danon artien errespetatuz,,alakarregaz bizi,,bizitza normalak!ba orduen ailegauko da egun bat kanpotik etorri diezanak,, bueltatatuko direla ta eii,,,, abert….
kaixo, aurrekoan ni ere gernikan ibili nintzen eta bai, ni ere ixilik geratu nintzen! hainbeste gauza esateko… idei asko datotz burura liburuxka eta bideoa entzutean baina inportanteena zera da: lehen pausu honen ostean zer? gehiago behar dugu! halako hausnarketa gehiago behar dira! oso gustura egon nintzen Gernikako gaztetxean lagun artean eta horrelako tertuliak oso sanoak direla uste dut.ea hurregno saiora batera joateko aukera dudan eta hitz egitera animatzen naizen. animo eta aurrera!
Aupa!aurrekoan Gernikan egon ginenean (oso gustora egon nintzen)asko hitz egin genuen teknologi berrien inguruan eta honen kontura bertan egindako hausnarketa bat plazaratu nahi dizuet. Mobilizaziorako praktika politiko berriak direla eta, uste dut internet eta sare sozialen erabilerak ez duela arrakastarik Euskal Herrian. Indymedia, antiglobalizazio mugimendua ez da EHan uztartu. Gaztesareak arrakasta pixka bat izan zuen, baina errepresioak hil zuen, Topatuk aldiz ez du arrakastarik.
Beraz, tradizionalak gara, Facebook gabe, bileretan, gaztetxeetan… parte hartzen dugu. Progreso-fobiko totalak garela deritzot.
iep!
Gernikan ez nintzen egon baina teknologien kontuari ere buelta nahikotxo eman dizkiot. Beste alde batetik begiratuta, agian web orriak (gaztesarea, topatu) ez dute arrakastarik (egia esan ez dut oso argi, nire herrian behintzat erreferntziatzat dugu) baina harreman soziala bultzatzen dituztenak ordea bai. gazte asanblada askoren laguna naiz ni facebookean eta gatztetxe askok egitaraua hortik bideratzen dute. “progreso fobikoak”? ez dakit, baina teknologien erabiltzaile bai!
[[((izan ere, "prgreso fobiaren" inguruko solasaldia blog batetik egiten ari gara))]]
Nire ondorio nagusia: nolako zailtasunak dauden molde berriak eraiki eta eredu tradizionalak alde batera uzteko.
Aupa!
ni Bilboko aurkezpenean izan nintzen eta nik beste ondorio bat atera nuen: lan honetan zeharka bada ere, uler daiteke Euskal gazteria jendartean eman diren aldaketen eraginez desmobilizazioan erori dela. Halere, nire ustez erru guztia ez da sistemarena. Izan ere, gazte taldeek sarritan ez dute/dugu aldaketa hoiek kontutan izan. Hori aldatzea gure esku dago.
Ondorio honetaz gain galdera bat, badago beste aurkezpenik?ongi legoke bilbon ere beste bat egitea izan ere,beste ekitaldi bat ere bazegoen ordu berberean edo…ez dakit baina nonbait sartu zen bilboko gazteria!
Kaixo Maria, printzipioz guk gure lana egin dugu eta ez dugu aurkezpen gehiago emateko intentziorik. Orain zuen txanda da, Auzoetan, Gazte Asanbladetan, Kuadrilletan, Tabernetan, Ikastetxe eta Unibertsitatetan… Hau zabaltzeko ordua heldu zaizue, hausnartzeko ordua, eztabaidatzeko ordua.
Hau ez du esan nahi ez dugunik aurkezpen berririk egingo, aurkezpenak egiteko prest gaude, ez gara etxera joango, ez gara desagertuko, baina aurkezpen horiek jada ez ditugu guk antolatuko, norbaitek, Herri edo Auzoren bateko Gazte Mugimenduak, norbanakoak… Hausnarketa hau interesgarria iruditu bazaio badu aurkezpenak eskatzea, eta gutxinaka betetzen joango gara. gurekin kontaktuan jartzeko: gazteriaz@hotmail.com Bota zure harria!